La Salle Mendi Taldea Irimora igoko da Egea eta Kortazar atletekin eta han jaiotza jarriko dute

 

Igande honetan, hilaren 18an, La Salle Mendi Taldea Irimora igoko da eta mendizaleek tontorrean jaiotza jarriko dute. Jada tradizio bihurtu da urteroko irteera hau. Jaiotza jarri ostean, Meakako elkartean hamaiketakoa egingo dute partaideek urtea agurtzeko.

Oraingoan gainera mendiko lasterketetan ibiltzen diren eliteko bi atletekin egingo dute igoera. Aritz Egea eta Oihana Kortazarrekin, hain zuzen. Pozik hartu dute Irimora joateko gonbidapena eta horretxegatik omenalditxo bat egingo zaie.

 

Aurtengo azken irteera izango da igandekoa.

Print Friendly